Zure gailua Bilbao Wifi+ zerbitzuarekin konektatzeko jarraitu honako urrats hauek (gailu motaren arabera gauza batzuk alda daitezke):
- Zure gailuaren menuan joan zaitez “EZARPENAK” edo “KONFIGURAZIOA” atalera.
- Ezarpenak edo Konfigurazioa atalean: bilatu eta klik egin “WIFI” edo “HARI GABEKO SAREAK” atalean.
- Eskuragarri dauden sareen zerrendan: bilatu eta klik egin “BILBAO WIFI+” sarean.
- Sartu zure IDENTIFIKADOREA eta PASAHITZA (www.bilbaowifi.eus gure webgunean erregistratzeko erabili zenuena).
- Egoera barran edo hasierako pantailan: ziurtatu gailua konektatuta dagoela (ikusi Wi-Fi konexioaren ikonoa).
- Egiaztatu egoki konekta zaitezkeela nabigatzailean webgune edo app bat irekitzen.